BeDIGITAL 2021era atzeratuko da

BEDIGITALen talde antolatzaileak azoka 2021era atzeratzea erabaki du, hurrengo urteko ekainaren 1 eta 3 bitartean izango den +Industry azokaren edizio berriarekin bat eginez. Gune berean zazpi azoka batzeari esker –Industry Tools by Ferroforma, Subcontratación, ADDIT3D, BeDigital, Maintenance, Pumps&Valves eta Fitmaq– ibilbide oso bat eskaini ahalko dugu industriarik aurreratuenean barrena Bilbao Exhibition Centre-n.

Konpainien lehiakortasunarentzat erronka berriak planteatzen dituen etengabe eboluzionatzen ari den merkatu baten aurrean, hirugarren edizioan BeDigital aparteko erakusleihoa bilakatuko da haien digitalizazio aurreraturako irtenbide eta tresna berrienak erakutsi nahiko duten software garatzaile, IKT, informatika eta ekipamenduen enpresentzat, aholkularitza enpresentzat eta zentro teknologikoentzat.

Erakusketariek zein bisitariek BeDigital-en aurreko edizioetan euren parte hartzea arrakastatsutzat eman zuten, bai kalitate aldetik eta parte hartu zuten enpresen ordezkaritzarengatik, zein jardunaldi teknikoetako edukien maila eta ikuspegiarengatik.

-ek idatzirik |2020-11-03T15:36:12+02:003 de abuztua de 2020|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top