Zibersegurtasuna, konektibitatea, big dataren analisia eta arrakasta kasuak, “Digital Talks”-en lehenengo edizioaren protagonistak

Inicio | Zibersegurtasuna, konektibitatea, big dataren analisia eta arrakasta kasuak, “Digital Talks”-en lehenengo edizioaren protagonistak

Zibersegurtasuna, konektibitatea, big dataren analisia eta arrakasta kasuak, “Digital Talks”-en lehenengo edizioaren protagonistak

Gaur izan da “Digitalk Talks”-en lehenengo edizioa, hau da, BE DIGITAL by BIEMH hartzen duen konferentzien programa, zeinetan industriarako eraldaketa digital arrakastatsua nola bideratu edo hartan nola sakondu aztertu den. Enpresentzat batere erraza ez den prozesua da, erabaki estrategiko ugari positiboan hartu behar baitira – teknologiak barneratzearekin eta ereduak aplikatzearekin lotuta- baina baita negatiboan ere.

Microsoft, Seat, Siemens, Oracle, Accenture, Euskaltel, Tecnalia, SAP… Guztira 30 enpresa eta entitate oso berritzaileetako profesionalek “Konektatutako Industrian” eragina izan duten kontzeptuen inguruan eztabaidatu dute gaurkoan, eta hura bizkorragoa, malguagoa, zehatzagoa eta lehiakorragoa bilakatu dute. Izan ere, zibersegurtasunak, konektibitateak, Big Dataren analisiak eta eraldaketa arrakasta kasuak izan dira haien hitzaldiek jorratu dituzten gai nagusiak. Hizlariek eskainitako hitzaldien azpian urrats egokiei jarraitzeko zer sartu eta zer baztertu galdera dago. Haietan, industria iraultza berri honen alderdi guztiak aztertu dira.

Honakoek hartu dute parte “Digital Talks”-en inaugurazio ofizialean: Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centre-aren Zuzendari Orokorra; Xabier Ortueta, AFM-ren Zuzendari Orokorra, Jose Mª Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpresa eta Berrikuntzaren Sustapeneko Zuzendariordea; Estibaliz Hernáez, Euskal Herriko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Sailburuordea eta Tomás Iriondo, Gaia, Ezagutza eta Teknologia Aplikatuaren clusterraren Zuzendari Orokorra.

|2019-06-18T10:23:36+02:00May 30th, 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi