Bultzatu zure enpresaren eraldaketa digitala informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez

Industria digitala 2024

Digitalizaziorako laguntzak, euskal enpresnen lehiakortasuna sustatzeko, teknologia digital eta jasangarrien bitartez

Industria Digitala programaren helburua euskal enpresa guztiak bultzatzea da, lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskeiniz, teknologia digital eta jasangarrien bitartez, merkatuan duten posizionamendua hobetzeko lehiakortasun abantailak garatu ahal izateko.

Teknologien bilakaera azkarra eta etengabea da.  Ondorioz, enpresa askok zailtasunak dituzte teknologia hauek beharrezko abiaduran ezartzeko. Horregatik, Industria Digitala programak 23.000 €arte eskaintzen ditu urte eta enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatu eta/edo beren produktu, prozesu eta zerbitzuetan ezartzeko proiektuetarako. Hau da, bere balio-katean txertatzeko.

Proiektu horiek hainbat arlotakoak izan daitezke: Big Data, errealitate birtuala, biki digitalak, smart factory, merkataritza elektronikoa, enpresen kudeaketako sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa.


Eraldaketa digitalari aurrera egiteko aukera, teknologia digital eta iraunkorren bidezko konponbideak garatuz eta ezarriz, enpresa-erronka garrantzitsuenei aurre egin ahal izateko.

Iturria: SPRI

-ek idatzirik |2024-03-18T14:55:58+02:0018 de martxoa de 2024|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top