BeDIGITAL 2024: Industriaren eraldaketa digitala zuzentzen duten berrikuntzekin elkartzeko gunea

Ekainaren 3tik 7ra izango da, BIEMH azokaren baitan

BeDIGITAL, TRANSFORMING INDUSTRYren seigarren edizioa 2024ko ekainaren 3tik 7ra bitarte egingo da Bilbao Exhibition Centren eta industriaren eraldaketa digitala zuzentzen duten azken berrikuntza teknologikoen erdigune bihurtuko da. BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 32. edizioaren baitan egingo da azoka, eta 4.0 industriaren eta fabrikazio aurreratuaren erakusleiho handiena osatuko dute. Gainera, fabrikazio aditiboan eta 3D inprimaketan espezializatutako enpresen partaidetza handia izango da.

Azken edizioetan bezalaxe, teknologia digitalen aplikazio industriala oinarri duen BeDIGITAL azokak erakusketarako eta produktu eta zerbitzuak aurkezteko gunea networkingeko aukerak eta kongresua jasotzen dituen egitarauarekin bateratuko du. Testuinguru horren baitan, ezagutza transferitzeko diseinatutako arlo espezifikoak azpimarratu behar dira: Digital Talks konferentziak, adibidez. Industria arloaren eraldaketa digitalarekin lotutako 4.0 teknologia berrienak arakatzeko aukera bikaina eskainiko dute (bereziki ekipo industrialen erabiltzaileei zuzendutakoak). Sektoreko aukera eta erronkak sakon aztertu ahal izateko, nazioartean ezagunak diren adituek beren ezagutzak eta esperientzia partekatuko dituzte, sektoreak aurrera egiten lagunduko duten ikuspegi berritzaileak eskainiz.

BeDIGITALeko erakusketa eremua negozioetarako gune eta erakusleiho komertzial bihurtuko da. Bertan, enpresek digitalizazio industrialaren arloko irtenbide teknologiko aurreratuenak erakutsiko dituzte. Gune horretan bertan egongo da Startup Village, eta proposamen berritzaileenak trukatzeko eta aurkezteko toki dinamikoa eta egokia izango da beste behin. Gune horietan, hainbat sektoretan liderrak diren enpresak egongo dira ordezkatuta: big data & analytics, AA, zibersegurtasuna, errealitate areagotua, IoT, block chain, hardwarea, software arloko ingeniaritza eta soluzioak, ingeniaritza industrialeko zerbitzuak, telekomunikazioak eta 5G, informazioaren teknologiak eta robotika, besteak beste.

Era berean, BeDIGITAL 2024k laugarren elkargune esanguratsu bat ere izango du: Speaker’s Corner aretoa. Bertan, Innovation Workshops izenekoen bidez, azokara joandako erakusketariek eta babesleek beren proposamen teknikoak erakusteko aukera izango dute aurkezpen laburren bidez.

BeDIGITALen antolatzaileak dira AFM- Cluster for Advanced & Digital Manufacturing- eta Bilbao Exhibition Centre. Gainera, Gaiaren (Euskadiko Jakintza eta Teknologia Industrien Elkartea) laguntza eta SPRIren (erakunde mailako partnerra) babesa jaso ditu.

-ek idatzirik |2023-11-29T16:50:23+02:0029 de azaroa de 2023|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top