Bilbao Exhibition Centre-k zazpi azoka jarriko ditu industria aurreratuenaren zerbitzura ekainaren 4tik 6ra +Industry plataforman

Bilbao Exhibition Centre-k zazpi azoka jarriko ditu industria aurreratuenaren zerbitzura ekainaren 4tik 6ra +Industry plataforman. Bertan, aldi berean hartuko ditu Subcontratación, Industry Tools by Ferroforma, Addit3D, BeDigital, Maintenance, Pumps&Valves eta Fitmaq azokak, Workinn enpleguaren foroaz gain. 35 herrialdeko 1.300 enpresa, 100 hizlari baino gehiago, sektore guztien berrikuntzak eta fabrikazio eta banaketa arloetako nazioarteko  bisitariak izango dira topaketa handi honen protagonistak. Ezaugarri nagusitzat profesionalen arteko sinergiak izango ditu, “Azokak gehitzen, industria sortzen” lelopean.

Hiru jardunaldietan zehar, 1., 3. eta 5. pabiloiek ibilbide osoa eskainiko dute, 4.0. ikuspegikoa, industriarako fabrikazio eta hornikuntzako prozesuetan produktuen eta zerbitzuen bitartez, hurrengo jardueren bitartez: merkataritza erakusketak eta jardunaldi teknikoak, erakustaldiak zuzenean, Speakers’ Corner delakoak eta B2B topaketa-programak. Hainbat sektoretako profesionalek eman dute jada izena, besteak beste aeronautika, automobilgintza, ekipamendu-ondasunak, tren-industria, ingeniaritzak, makina-erreminta, itsasontzigintzako industria, petrokimikoa, eta baita banaketa-kanaletakoak ere, hala nola industria hornikuntzako biltegiak, burdindegiko saltzaileen kooperatibak edo erosketa taldeak ere.

Industria eta zerbitzu aurreratuak, zeinak dagoeneko Euskadin ekonomiaren % 55,7 hartzen duten, agertoki konplexu eta asmo handikoa planteatzen dute eta jakintza ugari eskatzen dute teknologia eta lan-sare publiko eta pribatuen mailetan. Testuinguru horretan, +Industry plataformak aukera aparta eskaintzen du irtenbide berrien inguruko jakintza partekatzeko eta haiek zuzenean ezagutu eta aurkezteko, eta baita negozioak ixteko ere, I+G+b arloarekin eta fabrikazio adimentsuaren paradigma berriekin konprometitutako enpresen eta entitate publikoen partaidetzari esker. Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak inauguratuko du +Industry.

27 herrialdetako 500 firmatik gorak aurkeztuko dituzte euren negozio-aukera berriak SUBCONTRATACIÓN azokan

27 herrialdetako fabrikazio-kate osoko 543 erakusketarik hartuko dute parte Subcontratación 2019 azokan, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka, teknologiarik aurreratuena bisitarien eskura jartzeko eta haien beharren araberako irtenbide zehatzak eskaintzeko xedearekin. Piezen mekanizazioa eta fabrikazioa, eta baita galdaketa eta txirbil-harroketa gabeko eraldaketa dira, funtsean, erakusketarien jarduera nagusiak. Nazioarteko mailan, Portugalgo ordezkaritza zabalaren parte hartzea nabarmendu beharra dago, herrialdeko metalurgiako eta elektromekanikako hiru elkarteren bitartez: AIMMAP, ANEME eta AIDA. Halaber, Frantziatik datozenen artean Baionako La Chambre de Commerce et d’Industrie nabarmendu beharra dago, zeinak azokan parte hartzeko erabiliko duen Ipar Euskal Herriko Industriak markaren barruan Additivalley, Big Data eta LSR Silicone Hub partzuergoak hartzen dituen barne.

Aldi berean, Industria Azpikontratazioko Europar XVIII Topaketa ere antolatu da. Hitzartutako elkarrizketen programa horren barruan azpikontratatzen duten nazioarteko 100 enpresako erosleak hartuko ditu, hainbat herrialdetakoak: Alemania, Finlandia, Frantzia, Italia, Maroko, Serbia eta Suedia. Horien artean, goi-mailako hainbat enpresako ordezkariak gerturatuko dira, besteak beste: Faiveley Transport-Wabtec, Indra Sistemas, ContiTech Fluid Serbia, Voith Hydro & Co. Kg eta Mbda Spa Italy. Topaketa Bartzelonako Merkataritza Ganberak, CamaraBilbaok eta BECek antolatu dute, Espainiako Azpikontratazio Poltsen Sarearen lankidetzarekin.

Horrez gain, eta Subcontratación azokaren barruan, Polveri&Ecocoating azokaren bigarren edizioa antolatu da, gainazalen tratamenduari eskainitako gune monografikoa, non erakusketak eta hitzaldiak eskainiko diren. Lehenengoen artean, makineria, ekipamenduak, kontsumigarriak, sektoreko zerbitzuak eskainiko ditu; bigarrenak, aldiz, berrikuntza teknologikoaren sektoreko azken berrikuntzen ikuspegi osoa eskainiko digu, gehienbat, industria-pinturentzako eta hauts-estaldurentzako produktu eta sistemen ingurukoak.

Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre

Pabiloia: 5

Webgunea: www.subcontratacionbilbao.com

INDUSTRY TOOLS by Ferroforma: aldaketa estrategikoa industria posizionamendu berri batentzat

22 herrialdetako 343 firmak hartuko dute parte Industry Tools by Ferroforma-ren lehenengo edizioan. Azokaren helburua industrian erabiltzen diren produktuen eta tresnen erakusleiho onena izatea da. Hurrengo atalak bereizi ahal izango ditugu erakusketan: industriarako eta eraikuntzako hornikuntzako enpresak (% 25), sarrailagintza (% 19), Egurrarentzako esku-erreminta elektroeramangarria (% 18), burdindegia (% 14), finkapenak (% 8) eta zerbitzuak (% 7), industrian jasotzeaz, manipulazioaz, garraioaz eta logistikaz, lan-babesaz eta garbiketaz gain.

Erakusketarien eta erosle potentzialen arteko B2B topaketen garapenak Industry Tools azokaren nazioarteko profila areagotuko du. Hainbat herrialdetako ordezkariak (Saudi Arabia, Aljeria, Argentina, Bulgaria, Txipre, Kolonbia, Boli Kosta, Kroazia, Ekuador, Egipto, Espainia, Frantzia, Italia, Mexiko, Nigeria, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Serbia, Hegoafrika eta Tunisia) hurbilduko dira BECera azokako erakusketariekin elkarrizketatzeko, kalitateari zein kantitateari garrantzia ematen dion formatuan egindako 20 minutuko bileretan.

Azokak fabrikatzaileen eta erabiltzaileen taldeen eta sektore elkarte nagusien lankidetza du. Haiek, Industry Tools euren elkarteko kideen artean sustatu eta hainbat ekintza antolatu dituzte azokaren inguruan. Atal honetan, “APECS gunea”-ren sorrera aipatu beharra dago, non sarrailagintza eta segurtasun sektoreko enpresa denei luzatu zaien gonbidapena eta zeinak jardunaldi tekniko espezifikoak eskaintzeaz gain, Masif elkartea – Industria Hornikuntza eta Burdingintza Sektorean Elkartutako Emakumeak- gizartearen aurrean aurkeztuko duen, emakumeek sektorean duten presentzia agerian uzteko. “Industry Genius” arloa nabarmentzekoa da ere bai, azokak eta Inventos Eureka-k koordinatua, zeinetan Industriaren munduarekin lotutako azken asmakuntzak ezagutzera emango diren. Azokarekin elkarlanean arituko diren beste erakunde batzuk ditugu: AFEB, ASEFI, ASEPAL, ARVET, AFEF, Eskuin eta Eusko Jaurlaritza.

Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre

Pabiloiak: 1 eta 3

Webgunea: www.industrytools.eu

Nazioarteko marken berrikuntzak ADDIT3D azokan

Fabrikazio gehigarriaren eta 3D inprimaketaren sektoreak eragin handia izaten ari da industrian, teknologia, material, aplikazio eta negozio-eredu berriak eskaintzen ari baitzaizkio. Testuingurua hori izanik, ADDIT3D azokaren laugarren edizioan erakusketa eta irtenbideen sorta areagotu da, parte hartuko duten 102 enpresei esker, zeinen artean nazioarteko hainbat firma handi dauden, besteak beste: DMG MORI, HP, SLM Solutions, Stratasys, EOS eta TRUMPF, lehen mailako beste hainbat enpresaz gain: Dynamical Tools, Addilan, Optimus 3D, Markforged, Hage eta Sicnova. Horiek guztiek berrikuntza garrantzitsuak aurkeztuko dituzte industriako aplikazioen garapenetan, sistemekin eta makineriarekin, materialekin eta industriako aplikazioekin lotuta gehienbat.

HP-ren Jet Fusion Serie 5200 3D inprimagailu berria, zeinak fabrikazioaren aurreikusteari ateak ireki,  aplikazio berriak sortzea erraztu eta kostuak optimizatzea ahalbidetzen duen; Tumaker-en 3D inprimatzeko estazioa, zeinak pelleten estrusio zuzeneko teknologia erabiltzen duen, eta baita DMG MORIk aurkezten duen LASERTEC SLM geruzen ekarpeneko seriea dira ADDIT3D azokan aurkeztuko diren berrikuntza eta erregistratutako produktu ugarien adibideak.

Topaketak, Estatu mailan fabrikazio gehigarriari eta 3D-ei zuzendutako izaera industrialeko bakarra, bi atal izango ditu: erakusketa eta produktuak aurkezteko gunea eta  kongresuen atala. Hortaz, jardunaldi teknikoak, Additive Talks, sektoreko erronka eta joera nagusiak jorratuko dituzte, “Serieko fabrikazio industriala”, “teknologia eta material berriak”, “balio-katearen garapena”, “etorkizuneko itsasontzia inprimatzea” gaiei buruzko saioetan edo industriako kasu praktikoen bidez.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta ADDIMAT

Pabiloia: 5

Webgunea: www.addit3d.es

BeDIGITAL, industriako eraldaketa digitalera zuzendutako erreferentziako topagunea

Bigarren edizioan, BeDigital industriaren eraldaketa digitalerako erreferentzia-gunea bihurtu da. Azokak azken erronka eta gakoak aztertuko ditu hainbat sektoretako lehen mailako enpresen bitartez, besteak beste: zibersegurtasuna, Big Data & analytics, Internet of Things (IoT), errealitate birtuala eta areagotua, software irtenbideak, Cloud Computing & Services eta informazioaren teknologiak. Erakusketan parte hartzen duten 47 enpresen artean izen oso aipagarriak aurki ditzakegu: Kaspersky, S21sec, Semantic Systems, Vixion Connected Factory, Innovae Augmented Reality Agency, Check Point, Dassault Systemes, SAP eta Captio Tech, esaterako.

Hitzaldien programak, Digital Talks, besteak beste, Fraunhofer-Institute for Mechatronic Systems Design-en hitzaldia eskainiko du, “biki digitalen erabileraren” inguruan. S21SEC-ek “Esperientziak kontrol-sistema industrialen segurtasunean” hitzaldia eskainiko du. GARNICA PLYWOOD enpresak, zuraren erabiltzailea, SAP-rekin ekoizpen kudeaketaren eraldatzeari buruz hitz egingo du. BeDigital-en babesle ditugu S21sec-Checkpoint, Prodware, Accenture eta Euskaltel Konekta, eta GAIA, Bizkaiko Foru Aldundia eta SPRI erakundeen laguntza ere jasotzen du. Azken honek hilaren 4an, arratsaldez, Basque Industry 4.0. harrera-koktela eskainiko du.

Antolatzaileak Bilbao Exhibition Centre eta AFM, Advanced Manufacturing Technologies

Pabiloia: 3

Webgunea: www.bedigitalindustry.com

MAINTENANCEK aurreikusita zuen azalera-betetzea gainditu du

Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azokak, Maintenance, betetako azaleraren aurreikusitako balioak gainditu ditu hirugarren edizio honetan. Estatuan bere espezialitatean erreferentziako azoka bakar gisa hazten eta sendotzen doa azoka, eta Alemaniako, Frantziako, Espainiako, Kanadako, Erresuma Batuko, Herbehereetako eta Portugaleko 86 enpresa erakusketari bilduko ditu.

Aurtengo berrikuntzen artean, “open meetings” programa bat eskainiko du, non erakusketariek eta babesleek harreman zuzena ezarri ahal izango duten mantentze-soluzioen bila dauden bisitari erabiltzaileekin. Gonbidatutako erosleen artean automobilgintzako, makina-erremintako, ekipamendu-ondasunen, dorre eolikoen eta beste hainbat sektoretako profesionalak bilduko dira.

Kongresuei eskainitako atalak mahai gainean jarriko ditu mantentze-lanen digitalizazioaren analisia, serbitizazioa, mantentze-lan prediktiboko teknologiak eta mantentze-lan aurreratuak plastikoaren industrian, Swedish Maintenance Society, Fieldeas, Sisteplant, Petronor, Enagas, Mik Center, PARC eta Acerinox enpresen hizlariekin, besteak beste. Maintenance azokak Fieldeas, GFI eta Ondoan enpresen babesa du.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta EasyFairs

Pabiloia: 3

Webgunea: www.maintenancebilbao.com

PUMPS&VALVES, jardueren programa zabala eta “open meeting”-ak

Pumps & Valves-ek, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka, hirugarren edizioa ospatuko du, aldi berean egingo diren beste hainbat jarduerarekin batera. Aurtengo berritasunen artean, Open Meetings direlakoak hartuko ditu, enpresa erakusketariek eta babesleek gonbidatutako erosleekin zuzenean harremanetan jartzeko ekimen aparta. Berretsitako profesionalen artean, nazioko zein nazioarteko erosleak, Egipto eta Sharjah-eko, eta Arabiar Emirerri Batuetako hirugarren emirerri handieneko EPC nagusien ordezkariak daude. Lehenengoak herrialdean burutzen ari diren azpiegitura berrietako inbertsio handiengatik doaz, ez EPCak soilik, ur-partzuergoak ere baizik. Emirerriak proiektu berrientzako urarentzako eta elektrizitatearentzako ekipamendua bilatzen da. Europar arloan, Portugaleko, Poloniako eta Espainiako enpresak nabarmentzen dira.

Horiek guztiek elkarrizketak antolatu ahal izango dituzte horretarako aukera ematen duten enpresa erakusketariekin. Guztira, Pumps&Valves-ek erakusketa eremuan 140 enpresa parte-hartzaile hartuko ditu, prozesatze-ekipamenduen, industriako ponpen, balbulen eta kontrol balbulen, iragazketa eta teknologiako ekipamenduen eta neurketa, test eta kontroleko ekipamenduen fabrikatzaileak eta banatzaileak tartean.

Azkenik,  Pumps&Valves konferentzien programan sektoreko punta-puntako enpresen esku-hartzea nabarmentzen da, zeinak espezializazio maila altua eskainiko duen. “Fluidoen prozesatze-ekipamenduen ingeniaritza, operazioa eta konektibitate arloko erronkak eta aukerak” izenburuarekin, TechnipFMC, Air Liquide, Repsol, Accenture, John Craine Ibérica eta Precognice enpresek konferentzien jardunaldiari emango diote hasiera. Lehenengo saio honen ondoren, “Energia-eraginkortasuna, segurtasuna eta fidagarritasuna hobetzeko erronkak eta irtenbide berritzaileak” hitzaldiaren txanda izango da, BP Oil, Inerco, Consorcio de Aguas de Tarragona, Nuovo Pignone-BHGE eta Petronor enpresen eskutik.

Antolatzaileak Bilbao Exhibition Centre eta EasyFairs

Pabiloia: 3

Webgunea: www.pumpsandvalvesbilbao.com

FITMAQ-en IV edizioa, Europako aukerako makineriaren azoka

FITMAQen, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka, IV edizioan bermedun makinen aukera aparta eskainiko da, zeinen artean mekanizazio-zentroak, konformatzeko makinak, kurbatzeko makinak, tolesgailuak, ebakidura ekipoak, fresatzeko makinak, tailatzeko makinak, tornuak eta trontzatzeko makinak aurkituko diren, besteak beste.

Interempresas eta Bilbao Exhibition Centre-n elkarlanaren ondorioz, Fitmaq-ek handizkariak, txikizkariak eta bigarren eskuko makinen saltzaile aipagarriak izango ditu, 14 enpresa erakusketarik ordezkatuta. Berrikuntza gisa, aurten, Batzorde Aholkulari bat eskainiko da FITMAQ-en, sektoreko enpresek eratua, aukerako makineriaren inguruko Europa mailako sektore metalmekanikoko azoka bakarra sustatzeko konpromisoarekin.

Antolatzaileak Bilbao Exhibition Centre eta Interempresas Media

Pabiloia: 5

Webgunea:  www.fitmaq.com

Industriako lan merkatuak profesionalak bilatzen ditu WORKinn azokan

Industria sektorean lan egitea, lan egoera aktiboa hobetu, merkatura itzuli edo graduko ikasketak bukatu ondoren lehenengoz sektorean barneratu nahi duten  profesionalentzat egi bihurtzetik gertuago dago. WORKinn-ek ekainaren 5ean eta 6an enpresa garrantzitsuak bilduko ditu, zeinak BECera hurbilduko diren haien langileen multzora profil zehatz batzuk barneratzeko asmoarekin. Horrela, Estatuko enplegu industrialari buruzko azoka bakar horretan parte hartuko duten 24 enpresek ehunka enplegu eskaintza jarriko dituzte mahai gainean.

Gazte argiak, jarrera onekoak, ingurune berrietara erraz egokitzen direnak eta hizkuntzak dakizkitenak… Gaur egun, enpresek, prestakuntza akademikoaz gain, hainbat giza-gaitasun bilatzen dituzte gazteen artean, euren enpresetan kalitatezko lana eskainiz, denboran luzatzeko itxaropenarekin.

Parte hartuko duten enpresen artean ditugu, besteak beste, Fagor Arrasate, Grupo Lontana, Ulma, Sna Europe eta Ferchau, industria sektoreko garrantzitsuenetakoak Horrez gain, AFM Cluster (Advanced Manufacturing Technologies), foruaren antolatzaileetako bat, eta AIMHE, Makina Erremintaren Inportatzaileen Elkartea hartuko dute parte ere. Horiekin batera, hurrengoek ere hartuko dute parte: Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bitartez, Retorno Juvenil eta Lehen Aukera; Bizkaiko Foru Aldundiak, Dema eta Bizkaia Talent ekimenekin, eta Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak (SEPE), prestakuntzarako eta ekintzailetzarako Kontratuarekin, Profesionaltasun Ziurtagiriekin eta Gazteen Bermeko Sistemarekin.

Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre eta AFM, Advanced Manufacturing Technologies

Tokia: atari nagusia

Data: Ekainak 5 eta 6

Webgunea: www.workinn.es

Informazio gehiagorako, azoka bakoitzaren programa kontsultatu.

-ek idatzirik |2019-06-18T09:36:54+02:0029 de maiatza de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top