BeDigital industria arloko eraldaketa digitalaren liderrak diren azken berrikuntza teknologikoen erdigune bihurtu da. Erakusketa eremua sektorean erreferentziazkoak diren enpresek osatzen dute: Gaia (bere bazkideekin batera taldekako partaidetza handiarekin iritsi da), ESSS, Pixel Sistemas, Mondragon Engineering & Business Solutions, Kaspersky, Inycom, mlean, Arquiconsult, Abantail, Amie Consulting, Arin, Biotz, Bizintek, CYC, D&A, Digitalentu, EMI Suite 4.0, Ironchip, Kaizen Institute, Kaytek, Keyland, Kuik!, LKS, Mathworks, MESbook, MSI, Mytra, Perseus, PWC, Sarenet, Spyro, Srec Solutions, Ulma Embedded, Ingeteam, Bullhost, Mairu, Esycontrol eta UPV/EHU, besteak beste. Erakusketa eremua Startup Village-n dago, eta, hazten ari diren enpresen eskutik, proposamen berritzaileenak trukatzeko eta aurkezteko toki dinamikoa eta egokia izango da beste behin.

Gainera, ezagutzaren transferentzia izango da biharko agendaren protagonista Digital Talks konferentziei esker. Aukera bikaina dira industria arloko eraldaketa digitalarekin lotutako 4.0 teknologia berrienak aztertzeko (bereziki ekipo industrialen erabiltzaileei zuzendutakoak). Horretarako, profil teknologiko esanguratsua duten hiru saio antolatu dituzte. Horietan, banakako hitzaldiak, arrakasta-kasuak eta eztabaidarako panelak egingo dituzte. Hala, lehenengoaren gaia ‘Digitalizazioa eta sistema adimentsuak industrian’ izango da; bigarrenarena, aldiz, ‘Industria arloan hazten ari diren teknologia digitalak’; eta, azkenik, hirugarrenak ‘Zibersegurtasun industrialarekin’ lotutako azken joerak jorratuko ditu.

Horrez gain, beste hainbat topagune eskaintzen ditu BeDIGITALek egunero. Innovation Workshops izenekoetan, adibidez, erakusketariek eta babesleek beren proposamen teknikoak eta berrikuntzakoak erakutsi ahal izango dituzte Speakers’ Corner eremuan egingo diren aurkezpen laburren bidez. Txoko horiek Bizkaia-BEAZen babesa jaso dute.