BeDIGITAL itzuli da, industriako eraldaketa digitalera zuzendutako erreferentziako topagunea

2020ko maiatzaren 25 eta 29 bitartean izango da, BIEMH azokarekin batera

Errealitate areagotua, adimen artifiziala, Big Data & Analytics, zibersegurtasuna, Internet of Things, Cloud Computing & Services… BeDigitalek bere hirugarren edizioa izango du 2020ko maiatzaren 25 eta 29 bitartean, Bilbao Exhibition Centre-n. Bertan, eskaintza teknologiko berriena aurkeztuko da, industrian eraldaketa digitaleko erreferentziako topagune gisa sendotuko den azoka honetan. Konpainien lehiakortasunarentzat erronka berriak planteatzen dituen etengabe eboluzionatzen ari den merkatu baten aurrean, BeDigital aparteko erakusleihoa bilakatuko da haien digitalizazio aurreraturako irtenbide eta tresna berrienak erakutsi nahiko duten software garatzaile, IKT, informatika eta ekipamenduen enpreseentzat, aholkularitza enpresentzat eta zentro teknologikoentzat.

Erakusketariak biltzeko kanpaina dagoeneko hasi da, enpresa traktoreekin, teknologia gaitzaileen hornitzaile handiekin eta aurreko edizioetan ere BeDigitalen alde egin zuten firmekin. Horien artean sektorean lider diren hainbat ditugu, besteak beste: SAP, Kaspersky, Ibermática, Sarenet, Innovae, S21 sec, Check Point, Arin Innovation, Dassault Systèmes, Minsait by Inda, Siemens, Vixion, Engie, Opertek eta Semantic Systems.

BeDigitalen edizio berriak erakusketa eta produktuak aurkezteko eremua eta kongresurako eta networkingerako eremua izango ditu. Hortaz, Digital Talks direlakoen bitartez, berrikuntzari buruzko eduki teknologiko eta estrategikoko konferentziak izanik, nazio zein nazioarteko punta-puntako enpresen ordezkariek digitalizazioaren eboluzioa, inplementazioa eta erronka handiak aztertuko dituzte. Euren bizipenak ekarri eta euren arrakasta kasuak zuzenean azalduko dituzte. Saioak enpresa erabiltzaileen ekoizpenaren hiru faseen inguruan izango dira -aurreprodukzioa, produkzioa eta postprodukzioa; kasu guztietan IoT eta Adimen Bisual eta Artifizialaren ikuspegitik. Gainera, zibersegurtasun arloan bogan dauden gaiak aztertuko dira. Halaber, bai enpresa erakusketariek bai babesleek haien proposamen tekniko eta berritzaileak ezagutzera eman ahal izango dute Innovation Workshops direlakoetan, hau da, Speakers’ Corner eremuan, pabiloiaren erdi-erdian kokatua, izango diren hamar minutu inguruko aurkezpen laburretan.

BeDigital digitalizazio, ekoizpen, informatika eta software, I+G+B, logistika, erosketa, finantzak, salmenta, giza baliabide, kudeaketa eta operazio arloetako kudeatzaileei, jabeei, zuzendariei eta arduradunei dago zuzenduta; hain zuzen ere, euren industria jarduera berrantolatu eta negozio ereduak berriro definitu nahi dutenei, Iraultza Digitalaren ezaugarriei onura ateraz. Ildo horretan, enpresa horien sektore nagusiak automobilgintza, aeronautika, energia eta utilities direlakoak, burdingintza, ingeniaritza, kimikoa, metalurgia, tren-industria, ekipamendu-ondasunak eta petrokimikoa izango dira, eta baita piezen eta osagaiak fabrikatzen duten industria laguntzaileak ere.

BeDigital BIEMH azokaren barruan egingo da, zeina makina-erremintari eta fabrikazio aurreratuari buruzko nazioarteko azoka handiena den Espainian. Hortaz, erreferentzia gune bilakatuko da 4.0 industriarako, sinergiak eta negozio aukera berriak ekarriko baititu maila guztietan. Erakusketariek zein bisitariek BeDigitalen aurreko edizioetan euren parte hartzea arrakastatsutzat eman zuten, bai kalitate aldetik eta parte hartu zuten enpresen ordezkaritzarengatik, baina baita jardunaldi teknikoetako edukien maila eta ikuspegiarengatik ere.

Advanced Manufacturing Technologies (AFM) enpresak eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute BeDigital azoka, eta GAIAren babesa ere badu.

-ek idatzirik |2019-11-28T17:03:23+02:0028 de azaroa de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top