BeDIGITAL-en V. edizioan parte hartuko dutela baieztatu dute enpresa handiek

Ekainaren 6tik 8ra bitartean egingo da, +INDUSTRY azokaren baitan

Digitalizazioa dagoeneko finkatuta dago enpresa arloan eta, teknologia digitalek prozesu industrialei eskaintzen dizkieten hazkunde- eta negozio-aukerak frogatuta daude. Testuinguru horretan, ekainaren 6tik 8ra Bilbao Exhibition Centren egingo den BeDIGITAL azokaren edizio berriak honako erreferentziazko enpresen parte-hartzea izango du: Abbyy, Clúster Gaia, Ekon, GH Cranes, Henkel, Interxion, Ifs,  Kaspersky, Leica, lks, Murrelektronik, S21 Sec, Telefónica y WatchGuard, Zylk eta Zucchetti, beste batzuen artean.

Horien parte-hartzearekin, BeDIGITALen erakusketa eremua esparru hauen artean banatuko da: big data & analytics; adimen artifiziala; cloud computing & services; zibersegurtasuna; errealitate areagotua/errealitate birtuala; Internet of Things (IoT); blockchain; hardwarea, soluzioak eta software-ingeniaritza; ingeniaritza industrialeko eta telekomunikazioetako zerbitzuak, besteak beste. Gainera, Startup Village eremuan, fabrikazio aurreratuko startup ugarik eta energia, aeronautika, automobilgintza edo antzeko sektore erabiltzaileei lotutako startupek hartuko dute parte.

BeDIGITALen bosgarren edizioak, Transforming Industryk, formatu dinamikoa eskainiko du. Hala, eremu bereiziak izango ditu produktu eta zerbitzuen erakusketa praktikorako, networkingerako eta ezagutza helarazteko. Horrela, ekainaren 7an, Digital Talksen bidez –berrikuntza arloko eduki teknologiko eta estrategikoa duten hitzaldiak–, digitalizazioaren bilakaera, ezarpena eta erronka handiak jorratuko dituzte estatuko eta nazioarteko puntako enpresen ordezkariek, esperientzia propioak ekarriz eta arrakasta kasuak lehen pertsonan azalduz. Zentzu horretan, industrian partekatzen diren datuen eremuei buruzkoa izango da Kongresuko lehen saioa, eta arreta berezia eskainiko dio Adimen Artifizialari; bigarrena prozesuen digitalizazioari eta automatizazioari buruzkoa izango da, eta etorkizuneko fabrikek eta industriek bultzatuko duten automatizazioaren eta digitalizazioaren ekosistema marraztuko du; eta hirugarrena saioa zibersegurtasun industrialari buruzkoa izango da.

Gainera, BeDIGITAL 2023 azokak iraungo duen hiru egunetan zehar, Innovation Workshopak izango dira. Horietan, erakusketariek eta babesleek beren proposamen teknikoak eta berrikuntza-proposamenak erakutsi ahal izango dituzte.

 

+ INDUSTRY, AUKERAK BIDERKATZEKO AZOKAK BATZEN

+INDUSTRY azokaren baitan ospatuko da BeDIGITAL. Fabrikazio aurreratuaren inguruan herrialdean egiten den elkargunerik handienetakoa da +INDUSTRY eta, bertan, gainera, hornigai eta burdindegi industrialen sektoreak haren erakusketa eremu propioa izango du. BECeko 1. eta 3. pabilioietan aldi berean eta espazio berean egingo diren azokak dira, eta Smart Manufacturing balio-kateko eragile nagusiak bilduko ditu: aipatu berri dugun BeDIGITAL azoka; ADDIT3D, MAINTENANCE, PUMPS&VALVES, SUBCONTRATACIÓN eta WORKinn Talent Hub. 700 enpresa erakusketari baino gehiagok konfirmatu dute euren partehartzea erakusketan.

Bilbao Exhibition Centrek eta Advanced Manufacturing Technologiesek (AFM) antolatzen dute BeDIGITAL. GAIAren laguntza du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta SPRIren baskidetza instituzionala. Babesleen artean, honako enpresak nabarmentzen dira: Digital Realty, ESET, IFS, Zylk Cloudera eta S21Sec.

-ek idatzirik |2023-05-30T15:47:57+02:009 de maiatza de 2023|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top