Ekainaren 3tik 5era bitarte egingo da + INDUSTRYren baitan

BeDIGITAL -TRANSFORMING INDUSTRY- azokaren zazpigarren edizioak egitarau osoa eta anitza izango du, eta 2025eko ekainaren 3tik 5era bitarte egingo da Bilbao Exhibition Centren. Abangoardiako soluzio digitalen, hitzaldi espezializatuen eta networkingari eskainitako espazioen erakusketa konbinatuz, hitzordu hau aukera paregabea da azken joerak ezagutzeko, harreman estrategikoak egiteko eta berrikuntza industrialaren lehen postuetan egoteko.

Smart Manufacturingari eskainitako Espainia osoko topaketa handienaren, + INDUSTRY ekimenaren, baitan kokatuta dago eta BeDIGITALeko erakusketa eremua erreferentziazko merkataritza-gunea eta negozio-foroa izango da. Bertan, enpresek beren teknologia digital aurreratuenak erakutsiko dituzte etengabeko bilakaeran dagoen industriarako

Kanpaina orain gutxi aurkeztu ondoren, EMI SUITE 4.0, INYCOM, ESSS, MESbook, ARIN, AMIE CONSULTING eta SISTEPLANT enpresek (besteak beste) dagoeneko baieztatu dute erakusketari gisa bertan izango direla. Gainera, bertan ordezkaritza izango dute funtsezko beste sektore batzuek ere: big data & analytics, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, errealitate areagotua, IoT, blockchain, hardware, software, telekomunikazioak eta 5G, ingeniaritza industriala eta informazioaren teknologiak. Horiek guztiek teknologiaren egungo testuinguruari buruzko ikuspegi orokorra eskainiko dute. Gainera, ekimenean Startup Village delakoa izango da (enpresa berriei eta hazten ari diren enpresei babesa emateko diseinatutako gune dinamikoa).

Era berean, Digital Talks izeneko hitzaldiak izango dira ezagutza transferitzeko antolatuko diren topagune nagusietako batzuk. Bertan, Estatuko eta nazioarteko adituek gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzte, erronkei aurre egiteko eta egungo eta etorkizuneko aukerak aprobetxatzeko ikuspegi eta estrategia berriak eskainiz. Bertaratutakoek aukera izango dute hizlariekin elkarreragiteko, eztabaidetara joateko eta beren erakundeetan irtenbide berritzaileak ezartzen lagunduko dien informazio baliotsua eskuratzeko.

Gainera, aurreko edizioetan bezala, BeDIGITALek Innovation Workshop tailerrak eskainiko ditu. Horietan, enpresa erakusketariek, babesleek eta kolaboratzaileek aurkezpen tekniko laburrak egin ahal izango dituzte, beren proposamen berritzaileenak publiko espezializatuari erakusteko.

BeDIGITAL AFM – Cluster for Advanced & Digital Manufacturing-ek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute eta erakunde mailako laguntzailea SPRI da.

 

+ INDUSTRY 2025EK IRISMENA HANDITU DU

Industriak izandako bilakaerari erantzuna emanez, + INDUSTRY hedapen-prozesuan dago. Horregatik, eta Smart Manufacturingeko bisitari eta sektore guztiak jaso ahal izateko, 2025eko hitzorduak automatizazioko eta robotikako azoka berria, weAR, jasoko du. Industria guztientzako zeharkako egitasmoa izango da.

Hitzordu berri horrekin batera, + INDUSTRYren ibilbide sektorizatua osatzeko, dagoeneko sendotuta dauden beste ekitaldi batzuk egingo dira aldi berean: AdditƐD, Maintenance, Pumps & Valves eta Subcontratación. Gainera, WORKinn enplegu-foroak industrian talentua bilatzeko erronkari erantzuna emango dio beste behin.