2020ko azarora atzeratu da BeDIGITAL azokaren 3. edizioa

OMEk aitortutako Osasun publikoko larrialdiko egoeraren aurrean COVID-19 koronabirusaren agerraldia dela eta

OMEk aitortutako Osasun publikoko larrialdiko egoeraren aurrean Covid-19 koronabirusaren agerraldia dela eta, BeDIGITAL, teknologia digitalen industriako aplikazioei zuzendutako ekitaldia atzeratzea erabaki du, 2020ko azaroaren 23tik 27ra. Antolaketa-batzordea Bilbao Exhibition Centre eta Advanced Manufacturing Technologies (AFM) osatzen dute, GAIAREN babesarekin, eta euskal erakundeekin koordinatuta. Neurri horrek BIEMH, Makina-Erramintaren Nazioarteko Bienalari eragingo dio, eta baita ADDIT3D, IMIC eta WORKinn azokei ere, zeinak BIEMH azokarekin batera egingo dira.

Erabaki zail honekin, Bilbao Exhibition Centre-k egoera honek ezartzen duen erantzukizun oinarria bere gain hartzen du, zeinean gaixotasuna gehiago ez zabaltzea hain garrantzitsua den, eta ezaugarri hauetako ekitaldi bat antolatzeko baldintzak behar den segurtasunarekin ematen ez diren.

Horiek horrela, orain BeDIGITAL azoka antolatzen duen taldearen helburu nagusia da ikuspegi komertzialetik eta ekonomikotik ekitaldi erakargarri bat eskaintzea, antolatuta zegoena bezain erakargarria izango den ekitaldi bat, baina baita osasunerako segurua ere. Hori dela eta, BeDIGITAL azokak are ahalegin handiagoa egingo du bezeroekin hartutako konpromisoa betetzeko eta aurtengo azaroan ere 3. edizioak arrakasta izateko; urtero bezala, enpresek teknologia eta zerbitzu aurreratuenak erakutsi eta ezagutu ahal izango dituzte azokan, eta negozioa egin.

-ek idatzirik |2020-03-13T14:06:26+02:0013 de martxoa de 2020|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top