BeDIGITAL jardunaldien ardatza izango dira 4.0 industrietako fabrikazio prozesuetako aukera berriak

Bilbao Exhibition Centre-en izango dira BeDigitalen bigarren edizioaren hitzaldi teknikoak, hurrengo ekainaren 4an. Industria 4.0en erronkak eta aukerak aurkezten dute ekoizpen fase ezberdinetan berrikuntza teknologikoak eta kasu praktikoekin sektore anitzetako enpresetan.

Lehen jardunaldia aurreprodukzio faseari zuzenduko da eta Pablo Ayala, INNOVAEko zuzendari nagusiak Errealitate Handitua eta Errealitate Mistoak ematen dituzten konponbideak industria 4.0aren inguruan hitz egingo du. Berarekin batera egongo da Aitor Lejarzegi Zabala, IoT Industrialaren arduraduna SARENET-en, hitzaldi bat eskainiko duena Datuen elkarrekintza barne pribatu internet industrial baten barruan IT-OT-IoT Industrial-Cloud-aren inguruan.

Bigarren hitzaldi saioa lehenengoaren lekukoa hartuko du ekoizpen prozesu berrietara zuzendutako hitzaldiekin. Sistema industrialen kontroleko sekuritaterako esperientziak, izango da saio honetako lehen hitzaldia Jairo Alonso Ortiz-ek emana, S21SEC-ekoa, David Galdrán Alvarez-rekin CHECK POINT SOFTWARE TECHOLOGIES-etik etorria. Horien atzetik, oraindik baieztapenaren zain, Lina Huertas egongo da, MANUFACTURING TECHNOLOGY CENTRE, UK HIGH VALUE MANUFACTURIN CATAPULT-ekoa. Raul Bóveda Marquínez-ek Garnika Plywood-ekoa Ekoizpen kudeaketan eraldaketa GARNIKA Plywooden SAPrekin hitzaldia emango du. Erronda amaitzeko, Carlos Villanuevas-ek MERCEDES BENZ ESPAÑA SAU-koa, Arrakastaren faktoreak Gasteizeko Mercedes Benz España SAUren lantegiaren eraldaketa digitalean gaiaren inguruan arituko da.

Azkenik eta ekoizpen prozesuaren ildoa jarraituz, kasu honetan post-produkzioa, Field Service sensorizazioa eta IoT, nola Microsoft-en teknologia balorea gehitzen dio zure bezeroari kasu praktikoa aurkeztuko du David Ajuriaeusokoak PRODWARE-etik.

INNOVATION WORKSHOPS

Hauek ez dira izango azokaren hitzaldi bakarrak, Innovation Workshops direlakoak ere antolatu egin dira, hitzaldi laburrak zeinetan enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu ditzakete erakusketan. Horietarako izena eman dute dagoeneko Vixion Connected Factory SL, Aritu, SPRI, BEAZ, Semantic Systems, SAP, S21sec, Engie Librestream Technologies eta ABGAN-Dassault.

Bestalde, BeDigital azokan aurkezle moduan hurbilduko diren enpresen artean, aipatzekoak dira Innovae, Dassault Systemes, SAP, Sarenet eta S21sec, besteak beste.

Erakusketaz gain, industriarako fabrikazio-prozesuei eta hornigaiei buruzko nazioarteko topaleku handiena bihurtuko da Bilbao Exhibition Centre 2019ko ekainean. Aparteko gune horretan, ibilbide interesgarri bat egin ahal izango dugu aldi berean ospatuko diren nazioarteko azoketan zehar: BeDIGITAL, teknologia digitalak industrian aplikatzeari buruzko ekitaldia; PUMPS & VALVES MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Azoka; INDUSTRY TOOLS by FERROFORMA, Industriarako Erreminten eta Horniduren Nazioarteko Azoka; SUBCONTRATACIÓN, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka; FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka; eta ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azoka. Bertan, oso bisitari espezializatuek eta mundu osoko 1.400 enpresa erakusketarik baino gehiagok hartuko dute parte.

BeDIGITAL-en babesle dira S21SEC, Checkpoint, Accenture eta Prodware.

-ek idatzirik |2019-06-18T09:57:27+02:004 de apirila de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top