Gaurko jardunaldian, eta BeDigitalen esparruan, “Digital Talks” hitzaldien programaren bigarren edizioa burutu da. Topaketa honen inaugurazioa Xabier Basañezen, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari nagusia, Xabier Ortuetaren, AFM Cluster-en Zuzendari orokorra, eta Tomás Iriondoren, Gaia-ren Zuzendari nagusia, eskutik izan da, eta bertan, eraldaketa digitalaren arloan 4.0 industriaren fabrikazio prozesuan sortutako aukera berrien inguruan hitz egin da.
“Industriako munduaren digitalizazioak enpresek eredu operatibo, ekoizpen prozesu eta balio kate berriak asmatzea eskatzen du digitalaren bitartez balio handiagoa lortzeko”, adierazi du Xabier Basañezek. Izan ere, digitalizazioak erronkak planteatzen ditu, baina aukera sorta zabala ere eskaintzen du.
Ondorioz, eta digitalizaziorantz aldatzeko gako berriak azaltzeko xedearekin, hainbat enpresa erabiltzailek, sektorearen hornitzaile ezagunak, eta nazio mailako zein nazioarteko mailako zenbait zentro teknologikok proposamen eta esperientzia ugari aurkeztu dituzte Aurre Ekoizpenaren / Ekoizpenaren / Ekoizpenaren Ondorengoaren inguruan. Horien artean ditugu goi mailako hainbat enpresako ordezkariak; besteak beste, Fraunhofer, Tubacex, S21Sec, Garnica Plywood, SPRI, Prodware edo Accenture.
Makineriaren digitalizazioa, biki digitalak baliatuz sistema adimentsuak garatzeko sendotasun digitala, errealitate areagotuan eta errealitate mistoan oinarritutako irtenbide aurreratuak eta industriaren berrasmatze digitala izan dira, besteak beste, “Digital Talks”-en jorratutako gaiak.

Deje un comentario