Zer da BeDIGITAL?

Inicio | Informazioa | Zer da BeDIGITAL?
Zer da BeDIGITAL?2019-09-05T09:59:29+02:00

Teknologia digitalen industria-aplikazioei zuzendutako ekitaldia

BeDIGITAL

Jakintza partekatzeko eta Industria-digitalizazioak eskaintzen duenaren erakustaldirako plataforma egokia da.

Gure enpresak eraldaketa honetan murgilduta daude, eta badakite digitalizazioak hobetzeko aukera berriak dakartzala ekoizpen-prozesuetan produktibitatea, energia-eraginkortasuna, baliabideen erabileraren eraginkortasuna eta kostuen eraginkortasuna areagotuz, horrela industriaren lehiakortasuna suspertuz.

BeDIGITAL digitalizazio-tresnen bideratzaileen eta tresna hauek erabiltzen dituzten edo erabili ditzaketen industria-enpresen arteko topagunea da.

Formatu praktiko batean, zeinak Erakusketa-gunea eta Kongresua biltzen dituen, BeDIGITAL aurkezten dugu, eraldaketa digitalari eta industria aplikazioari ekiteko testuinguru hoberena denaren ziurtasunez.

Lerro hauetatik, gure industria-sarea osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoz sortzen den erronka honetan dugun konfiantza eta grina adierazi nahi dugu.

Proiektu honetara batzea eta elkarrekin lan egitera gonbidatzen zaitugu zure enpresarentzat emaitzarik onenak lortzeko xedez.

 

Brochure