Protagonistak

Home / Parte hartu / Protagonistak


Digitalizazioa errazten duten soluzio eta tresnen enpresa hornitzaileak izango dira ekitaldi paregabe honen protagonistak.


Sektore parte-hartzaileak:

  • Big data, Business analytics, Smart data industriarako: softwarea eta soluzioak
  • Cloud zerbitzuak, IT zerbitzuak eta outsourcing (zerbitzuak kanpora ateratzea)
  • Softwareen eta industria-sistemen garapena aplikazio espezifikoetarako
  • 4.0 & IoT industriarako softwarean oinarritutako soluzioak
  • Industria ingeniaritzako zerbitzuak
  • Errealitate birtualeko sistemak industriako aplikazioetan erabiltzeko
  • Bistaratze-sistemak
  • Industriaren automatizaziorako software soluzio espezifikoak
  • Oinarrizko softwarea eta sistemei zuzendutako softwarea
  • Sektore espezifikoentzako softwarea eta soluzioak
  • Zibersegurtasuna: softwarearen garapena, produktuen banaketa, hardware osagarrien fabrikazioa, zerbitzuak
  • Telekomunikazioak: softwarea, hardwarea, zerbitzu aurreratuak
  • Informazio-teknologiak
  • … besteak beste

Parte hartzen duten enpresa motak: aholkularitzak, IKT, software fabrikazio- eta banaketa-enpresak, informatika, marketin-, promozio- eta garapen-agentziak, zentro teknologikoak… besteak beste

BeDIGITAL  produktuak eta zerbitzuak era zuzen eta praktikoan eskaintzeko aukera duzue fabrikazio-sektore kolektibo zabalari, hala nola:

Automobilgintza, Aeroespaziala eta aeronautika, Ekipamendu-ondasunak, Energia, Burdingintza, Metalurgia, Tren-industria, Makina-erreminta eta Industria laguntzaile osoa, piezen eta osagaien fabrikatzaileak eta hornitzaileak.

Bisitari edo bertaratuko direnen profila: Kudeatzaileak, jabeak, IT , digitalizazioa, ekoizpena, informatika arloak, I+G+B, logistika, erosketak, salmentak, finantzak, giza baliabideak, enpresaren kudeaketa edo antolaketa zuzendariak eta arduradunak.