Formatua: Plataforma konbinatua

Home / Parte hartu / Formatua: Plataforma konbinatua


BeDIGITALen bi gune daude eta hauen xedea jakintza-transferentzia eta produktu eta zerbitzuen demostrazio praktikoa da:


Konferentzien gunea:

Parte-hartzaileen eskura dagoen gunean eduki ezberdinetako profilak konbinatzen dira, bertaratutako enpresen heldutasun digitalera egokituak:

  • Digitalizazioari buruzko gai orokorrak eta hurbiltzen hastekoak, teknologia hauek maila baxuan erabiltzen dituzten enpresentzat.
  • Dibulgazio- edo informazio-edukiak abian dauden proiektuei, finantzaketari eta industria-arloan eraldaketa digitalerako laguntzari buruz.
  • Konferentzia teknikoagoak produktu eta zerbitzuei buruzko informazioarekin, heldutasun digital maila handiagoa duten enpresentzat.

Harreman komertzialerako gunea:

Enpresa hornitzaileen eskura dagoen gunea, networking-a eta harreman komertziala errazten duena, negozio-aukerak sortuz.

Gunea enpresek beren produktu eta zerbitzuen erakusketaren arabera antolatuta dago.

BeDIGITAL by BIEMHek formatu ezberdinak eskaintzen ditu enpresen premia eta helburu komertzialen arabera: