Digital Talks

Home / Jarduerak / Digital Talks


Digital Talks direlakoak oso aukera ona izango dira eraldaketa digitaleko azken 4.0 teknologiak ezagutzeko. Landuko diren teknologiak industrian aplikatzen direnak izango dira eta bereziki industria tresneriaren erabiltzaileei aplikatzen zaienak, prozesu ekoizleak azkartuz lehiakorragoak izateko helburuarekin.

Hainbat enpresa erabiltzaileek, sektorearen hornitzaile ezagunak, eta nazio mailako zein nazioarteko mailako zenbait zentro teknologikok proposamen-sekuentzia bat aurkeztuko dute, Aurre Ekoizpenean / Ekoizpenean / Ekoizpenaren Ondorengoan lan egiten duten eremu funtzionaletan oinarrituz.

Horrela, bertaratzen diren enpresek modu argiagoan ikusi ahalko dituzte fase bakoitzean aplika daitezkeen teknologia gaitzaileak. Teknologia horiek aplikatzearen helburua ekoizpen prozesuak optimizatzea eta eraginkorragoak bihurtzea da.

DIGITAL TALKS
3. pabilioia – Hitzaldi-aretoa
2019ko ekainaren 4a

DIGITAL TALKS 2019ko GAIAK


  • AURRE EKOIZPENA:
    • Barne-ezagutzaren Digitalizazioa
    • Diseinu aurreratua eta Produktuaren/Prozesuaren/Zerbitzuaren Garapena
    • Hornitzaileen Kudeaketa Adimentsua: Erosketak /Kontsumigarriak/ Lehengaiak
    • Profesionalak erakartzeko tresna berriak
  • EKOIZPENA:
    • Ekoizpen prozesuaren Automatizazioa eta Sistematizazioa
    • Adimena kalitatearen kudeaketan – Zero akats – Piezaren trazabilitatea
  • EKOIZPENAREN ONDOREN:
    • Logistikaren eta Hornikuntzaren Kudeaketa Adimentsua
    • Merkataritza/merkatuaren kudeaketaren digitalizazioa

IZEN-EMATEA