Zer da BeDIGITAL?

Home / Informazioa / Zer da BeDIGITAL?


Bilbao Exhibition Centrek (BEC) eta Advanced Manufacturing Technologies-ek (AFM) teknologia digitalen industria aplikazioei zuzendutako lehenengo ekitaldia aurkezten dute.


Eraldaketa digitalaren muina Laugarren Industria Iraultzarekin lotuta dago. Ekoizpen-prozesuetan sistema automatizatuak aplikatzeak industria-eskalan, sistema ziberfisikoen agerpenak eta ekoizpen-unitateen elkarrekiko loturak ekoizpen-sare digitalak sortzea lortzen dute eta hala, ekoizpena bizkortu eta baliabideak era eraginkorragoan erabiltzea ahalbidetzen dute.

Gure enpresak ere eraldaketa honetan murgilduta daude, eta badakite digitalizazioak hobetzeko aukera berriak dakartzala ekoizpen-prozesuetan produktibitatea, energia-eraginkortasuna, baliabideen erabileraren eraginkortasuna eta kostuen eraginkortasuna areagotuz, horrela industriaren lehiakortasuna suspertuz.

BEC eta AFM-en eraldaketa honen jakinean gaude eta BIEMH-en antolatzaile gisa (Fabrikazio Aurreratuaren eta 4.0 Industriaren ekitaldirik handiena), gure herrialdeko industriako sektore estrategikoei plataforma egokia eskuratu nahi diegu jakintza-transferentzia eta “Industria-digitalizazioak” eskaintzen duenaren demostrazio praktikoarentzat.

Horregatik BeDIGITAL  sortu dugu, digitalizazio-tresnen bideratzaileen eta tresna hauek erabiltzen dituzten edo erabili ditzaketen industria-enpresen arteko topagunea.

BeDIGITALek beren profilentzat egoki diren tresnak ezagutzeko premia dituzten enpresei teknologia digitaletara heltzeko aukera ematen die, eta baita eduki aurreratuak ere haien ekoizpen-prozesu eta -instalazioetan digitalizazioa jada aplikatzen duten enpresentzat.

Formatu praktiko batean, BeDIGITAL aste industrialaren barruan aurkezten dugu, eraldaketa digitalari eta industria aplikazioari ekiteko testuinguru hoberena denaren ziurtasunez.

Lerro hauetatik, gure industria-sarea osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoz sortzen den erronka berri honetan dugun konfiantza eta grina adierazi nahi dugu.

Proiektu honetara batzea eta elkarrekin lan egitera gonbidatzen zaitugu zure enpresarentzat emaitzarik onenak lortzeko xedez.

BROUCHURE