Datu adierazgarriak

Datu adierazgarriak2023-06-28T09:32:25+02:00

Iturria: Roland Berguer Txostena.

Eraldaketa digitalaren datu adierazgarriak

Automobilgintza, aeronautika, ekipamendu-ondasunak, energetikoak eta industria laguntzaileak.

  • Industriako enpresen % 10ak soilik adierazten du estrategia digital formalizatua duela.
  • Enpresen % 53ak erantzukizun digitala IT saila ez den bati egokitzen dio.
  • Energia-sektorean enpresen % 50ak erantzukizun digitala IT saila ez den bati egokitzen dio eta ez dago estrategia digitalik duen enpresarik.
  • Informazio digitalaren eskuragarritasuna, prozesuen automatizazioa, balio-katearen interkonexioa eta kontsumitzaileekin interfaze digitalen sorrera dira eraldaketa digitalaren lau altxaprimak eta negozio-ereduak berriro definitu eta industria-jarduera berrantolatzen ari dira.
  • Zuzeneko emaitza ekonomikoen ikuspuntutik, heldutasun digitalak enpresen etekina hobetzen du hurrengo mailetan:
    • Negozio-zifra: bezeroaren ezaguera hobearen bitartez, hala bezeroentzat balio handiagoa duten eta haiei hobe egokitutako produktu eta zerbitzuak proposatu ahal izanik.
    • Kostuen optimizazioa: eraginkortasuna areagotzeari esker bai produktu bai enpresen erabakietan.
  • Inbertsiorako lehentasunezko arloak eta teknologia berriak industria-sektorean:
    • % 62 Mugikorrentzako aplikazioak
    • % 54 Fabrika konektatua
    • % 38 Antolaketa digitala
  • Gaur egun, instalazio-prozesuen sentsorizazioak eta digitalizazioak (SEAT edo ITP dira sentsorika aurreratuaren adibideak) kontsumoaren murrizketa (lehengaiak, energia) bultzatzen dute eta kalitatearen hobekuntza sortzen dute. Ekoizpenaren flexibilizazioak benetako eskariaren arabera ekoiztea ahalduko du, eta gainera, instalazioetan jasotako eta kudeatutako informazioaren garrantzia jakitearen aukerak eskainiko ditu, era horretan, balio erantsiko postu berriak sortuko direlarik.
  • Industria-sektorea da zibersegurtasun gertakari gehien pairatzen dituena (% 24) eta hauek oso eragin altua izan dezakete (950 milioi britainiar enpresa baten erasoan soilik).
  • Enpresen % 100ak uste du digitalizazioak ekoizpenaren igoera dakarrela. % 50ek uste du kontratazioak gora egiten duela digitalizazioaren ondorioz. Enpresen % 27ak interesa du 3D inprimaketa bere prozesuan jasotzeko. Enpresen % 27ak Interneteko erabiltzaileen jarraipena egiten du.
  • Industria-sektorea da lankidetza-tresnak gehien erabiltzen dituena (% 91), bideokonferentzia gehien erabiltzen duena komunikazioetarako (% 73), eta 3D inprimaketa bere prozesuan jasotzeko interes handiena duena.
  • Industria-sektorean digitalizazioaren oztopoak hiru alderditan uztartzen dira:
    • Kostua. Enpresen % 64ak uste du hau arrazoi nagusia dela
    • Teknika edo gaitasun eza (% 55)
    • Aldaketari erresistentzia (% 36)

Enpresek beren heldutasun digitala handitu behar dute (batez ere, lehiakide europar eta estatubatuarrekiko)
eraldaketa digitalak eskaintzen dituen aukerak erabili nahi badituzte.

BeDIGGITAL

Transformazio digitalari dagokionez Espainiako enpresen kartografia

BeDIGITAL
Go to Top