BeDIGITAL bisitatu

Home / Bisitatu / BeDIGITAL bisitatu


Eraldaketa digitala zoratzeko abiaduran doa aurrera: errealitate birtuala eta areagotua, fabrikazio-sistema integratuak, Big Data, cloud zerbitzuak, IoT, zibersegurtasuna, fabrikazio gehigarria…


Prozesu digital hauei eta beste askori esker enpresek ekoizpena bizkortu eta malgutu, energia eta lehengaien kontsumoa murriztu, eta bezeroekin elkarreraginkortasuna arindu dezakete. Laburbilduz, beren baliabideak eta ekoizpen-kalitatea hobetu dezakete arrakastaz lehiatzeko geroz eta zorrotzago den eta informazio gehiago duen merkatu globalizatuan.

Eraldaketa digitalaren bidean aurrera egiteko eta teknologia aurreratuenaren abangoardian kokatzeko tresna onenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Hauek aurkituko dituzu BeDIGITALen:

  • Konferentzia orokorrak eraldaketa horri ekiten hasteko, 4.0 Industriaren esparruan ezinbestekoa dena.
  • Konferentzia teknikoak, zure premia zehatzei egokitutako soluzio onenak eskaintzera zuzendutakoak.
  • Zure enpresaren profilari eta heldutasun digital mailari hobe egokitutako soluzio eta tresnetan espezializatutako enpresak.
  • Zure sektoreko beste enpresen esperientzia ezagutzeko aukera.
  • Aste industrialak integratzen duen azkeneko teknologia ezagutzeko aukera: 4.0 Industriaren eta fabrikazio aurreratuaren plataforma handiena.

Besteak beste, aholkularitzak, IKT enpresak, zentro teknologikoak, software, ekipamendu berezien eta prozesu-automatizaziorako enpresak zure zain egongo dira hurrengo gaiei buruzko azkenekoa eskaintzeko:

  • Big data, Business analytics, Smart data industriarako: softwarea eta soluzioak
  • Cloud zerbitzuak, IT zerbitzuak eta outsourcing (zerbitzuak kanpora ateratzea)
  • Softwareen eta industria-sistemen garapena aplikazio espezifikoetarako
  • 4.0 & IoT industriarako softwarean oinarritutako soluzioak
  • Industria ingeniaritzako zerbitzuak
  • Errealitate birtualeko sistemak industriako aplikazioetan erabiltzeko
  • Bistaratze-sistemak
  • Industriaren automatizaziorako software soluzio espezifikoak
  • Oinarrizko softwarea eta sistemei zuzendutako softwarea
  • Sektore espezifikoentzako softwarea eta soluzioak
  • Zibersegurtasuna: softwarearen garapena, produktuen banaketa, hardware osagarrien fabrikazioa, zerbitzuak
  • Telekomunikazioak: softwarea, hardwarea, zerbitzu aurreratuak
  • Informazio-teknologiak
  • … besteak beste

AURKEZPENA