19.500 profesionaletik gora erakusketa bisitatu dute

+INDUSTRY: AZOKAK GEHITZEN, PROFESIONALAK BILTZEN

Industriak indarrak gehitu ditu eta aste osoan zehar berrikuntza teknologikoak aurkezteko gaitasuna, berrikuntza potentziala eta kanporako proiekzioa sendotu ditu +Industry-ren bitartez, zeinak Industry Tools by Ferroforma, Subcontratación, Addit3D, Fitmaq, Pumps&Valves, Maintenance eta BeDigital azokak bildu dituen ekainaren 4a eta 6a bitartean.

72 herrialdetako 19.534 profesionalek hartu dute parte deialdian, bisitarien %6 atzerritik etorritakoak, besteak beste, hurrengo herrialdeetatik: Alemania, Frantzia, Italia, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua, Algeria, Argentina, Kolonbia, Mexiko, eta urrutirago dauden beste batzuetakoak ere: Txina, India, Iran, Errusia, Egipto, Kanada, Hego Afrika eta Singapur, besteak beste.

Nazio mailako profesionalei dagokienez, aipatu beharra dago %49a Euskal Autonomia Erkidego kanpotik etorri dela. Aurtengoan, gehienak Kataluniatik, Madrildik, Valentziar Erkidegotik, Gaztela eta Leonetik, Nafarroatik, Kantabriatik eta Asturiasetik. Profesionalen artean, Zuzendari orokorren, jabeen, enpresa-kudeatzaileen, CEOen, erosketa-sailburuen eta langileen partaidetza nabarmendu da.

+Industry azokaren aurtengo edizioan, gainera, jardunaldi teknikoen programak, zuzeneko erakustaldiek, “speakers’ corner” delakoak eta B2B topaketek izandako erantzun zabala aipatu beharra dago. Ehun bat hizlaritik gora hartu dute parte guztira, eta uste baino partehartzaile gehiago hurbildu dira haietara. 4.0 industriarekin lotutako hainbat alderdi landu dira, fabrikazio-prozesuetarako produktu eta zerbitzuen eta industria hornikuntzaren bitartez.

B2B TOPAKETAK, 2.000 ELKARRIZKETA INGURU

Industry Tools by Ferroforma, Subcontratación, Pumps&Valves eta Maintenance azoketan programatutako B2B topaketek haietan parte hartu dutenen oso balorazio ona izan dute. Guztira 250 erosle baino gehiagok hartu dute parte ekitaldiak iraun dituen hiru egunetan zehar antolatutako 2.000 elkarrizketa ingurutan.

Oro har, erakusketariek espero zituzten bisitari kopurua lortu dutela adierazi dute eta, are gehiago, +Industry azokan parte hartu duten bitartean, harreman “interesgarri” ugari lortu dituztela.

Inaugurazio-ekitaldian, Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, azokaren garrantzia handia nabarmendu zuen,
“Europako industriak eraldaketa prozesu sakona bizi” duela adieraziz. “Gure lehiakortasunak erronkak ditu egun, azpiegiturei, energiari eta talentuari lotuak, eta mugaz haratago iristeko lankidetzak sendotze aldera”.

WORKINN, EHUNKA ENPLEGU ESKAINTZA

Hurrengo egunean eta +Industry azokaren aldi berean, WORKinn inauguratu zen, mahai gainean ehun bat lan eskaintza jarri dituen industria enpleguaren foroa. Euren lan egoera hobetu nahi duten lanean diharduten profesionalei, langabetuei edo gazte graduatu berriei zuzendua egon da. Guztira 24 enpresek, haien artean enpresa pribatuak, erakunde publikoak, makina-erremintako elkarteak eta langileak hautatzeko enpresak, ehunka elkarrizketa egin dizkiete Bilbao Exhibition Centreren atarira hurbildu zirenei.

Azokaren bukaeran, enpresak pozik azaldu ziren, 30 curriculumeko batez bestekoa jaso baitzuten euren lan beharrei erantzunez. Horietako batzuk, gainera, bigarren topaketa baterako aukeratuak izan dira, agian lan-kontratu batean buka daitezkeen elkarrizketak egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gazteria sailburuordeak, Marcos Muro, besteak beste, WORKinn bezalako azokak goraipatu zituen. “Ekonomia hobera doan une honetan, lan gehiago eta hobea eskatu behar dugu”, adierazi zuen inaugurazio-ekitaldian.

21 MILIOI EUROTIK GORAKO INPAKTU EKONOMIKOA

35 herrialdeko 1.300 enpresa inguru, 100 hizlaritik gora eta, jakina, bertara hurbildu diren 19.500etik gorako profesionalak izan dira topaketa industrial handi honen protagonistak. Ezaugarri nagusitzat profesionalen arteko sinergiak izan ditu, “Azokak gehitzen, industria sortzen” lelopean.

+Industry azokak, Euskal Herriko ekonomian 21,1 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan du Barne Produktu Gordinari dagokionez (BPG).

Jomuga sektoreko, ikerketak islatu du erakusketarien, antolatzaileen eta bisitarien gastu zuzenaren %73 azokatik kanpoko jarduerei zuzendu dela, ostalaritza, garraioa, txikizkako salmenta eta aisialdi zein kultura jarduerei nagusiki. Lehenengo atalean, non ostatua eta jatetxeak sartzen diren, inpaktu osoaren erdia bildu da, 9,6 milioi euro inguruko diru-sarrerekin. Parte hartzaileen bolumenak eta haien profilak – nazioartekoa eta kualitatiboki maila handikoak- dira emaitza on horien arrazoia.

Horrez gain, 2.625.899 euroko zerga-bilketak eta 438 enpleguren sorrerak Bilbao Exhibition Centre-ren jarduerak eragindako ekonomiaren efektu traktorea berresten dute.

gaur prentsaurrekoan bere aurtengo Hannoverreko edizioa aurkezten duena. Deialdi hau gure instalazioetan egitea benetan aukera paregabea suposatzen du ideia eta ekimenen trukerako.

Azkenik, EMO Hannover, makina-erremintaren munduko azoka nagusiaren talde antolatzaileak, BEC–eko instalazioetan prentsaurrekoan aurkeztu zuen bere hurrengo edizioa, irailaren 16tik 21era “Smart technologies diving tomorrow’s production” lelopean Hannoverren burutuko dena.

-ek idatzirik |2019-06-18T09:25:54+02:0011 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top